Pop-jazz doinuendako txanda

Guaixe 2016ko aza. 4a, 11:20

Gaur, 22:30ean, Olatzagutiko Barandi tabernan.

Lekunberrin sortutako musika-proiektua da Zamarra eta Aterkia. Euskara hutsezko pop-jazz doinuak ditu oinarri Xabier Zamargileak abiatutako egitasmoa (konposizioa, ahotsa eta gitarra akustikoa). Harekin batera, gaur Olatzagutian, Beñat Artze (perkusioa, koroak eta konponketak) eta Manex Albira (koroak, gitarra elektrikoa eta konponketak) izanen dira.

Lotara lehen maketaren ondoren, Laberintorik ez da irteerarik gabe maketa aurkeztuko dute, prestatzen ari diren diskoaren aurrekari dena. Errealitatearen ikuspegia intimitatetik begiratuta, zoramen eta xamurtasun dosiz lagunduta. Hori da Zamarra eta Aterkiaren eskaintza.

Ibilbideaz
Xabier Zamargileak, hainbat talde musikaletan hartu zuen parte 90 hamarkadako akaberan eta 200ko hasieran. Lekunberriko Zata eta Iruñeko Diot taldeak besteak beste. 2006an musikaz aldendu eta 2011an gitarra ikasten hasi zen. Hortik aurrera gitarra ikasketetan sakontzen eta zenbait kontzertu eskaintzen aritu da.