Gaur liburutegiak itxita

Guaixe 2016ko aza. 4a, 12:20

Altsasuko liburutegia

Nafarroako Liburuzainen Elkarteak, Asnabik, Nafarroako Gobernuarekin batera liburuzainendako prestakuntza jardunaldia antolatu du gaurko. Aurreneko aldia da bi erakundeak elkarrekin halakorik antolatzen dutela. Jardunaldia dela eta, Liburutegi Sareko kide diren liburutegiak itxi eginen dute gaur. Asnabiren laugarren prestakuntza jardunaldien izenburua hauxe da: bildumaren ingurune gatazkatsuak: zentsura, autozentsura eta politikoki zuzena XXI. mendeko liburutegietan.

 Analisirako elementuak eman nahi zaizkie liburuzainei. Etika arloko gaien inguruan ariko dira: ustezko zientzia edo mirari dietei buruzkorik liburutegian egon behar du? Erlijio proselitismoa egiten dutenekin zer? Erotismoaren eta pornografiaren mugak zein dira? Eta adierazpen askatasunaren eta blasfemiaren artekoak? “Gaurkotasuneko gaiak, gero eta kultura anitzagoak diren eta balio definiturik ez duten gizarteetan”.