Fazeriako baso aprobetxamenduaren deialdia merketuta

Guaixe 2016ko azaroaren 7a

Itxesia, Mendi handia eta Hermendiko egurrarekin osatutako lotea saldu nahi du Irurtzungo eta Etxeberriko fazeroak. Loteak 2.289,2 metro kubiko egiten du. Gutun-azal itxien bidezko enkantea deitu zuen eta hutsik gelditu zen. Oraingoan, berriro egin du deialdia fazeroak, %10eko deskontuarekin, 27.401,39 euro (BEZ kanpo, %12). Interesatuek euren proposamenak Irurtzungo udaletxean aurkezteko 15 eguneko epea dute.