Sakandar asko Harresien Lasterketan

Guaixe 2016ko aza. 7a, 15:08

3.444 korrikalarien artean 68 sakandar iritsi ziren helmugara. Ruben Mendieta zortzigarrena salkatu zen proba laburrean

Beste behin, arrakastatsua izan zen Iruñeko Harresien Lasterketa. Larunbat gauean jokatu zen IV. Edizioa. Proba osatu zuten 3.444 korrikalariek hiru aukera zituzten: Fortea (6 km), Gotorlekua (10 km) edo Harresiak (18 km).

Proba laburrena, Fortea (6 km), 1.046 korrikalarik osatu zuten eta Pablo Lassa zizurtarra izan zen azkarrena (19:16), Atarratze Rotari segundo bat atera eta gero (19:17). Emakumezkoetan Alicia Carrera (22:33) gailendu zen. Sakandarren artean Ruben Mendieta olaztiarra (20:45) eta Laura Bergera arruazuarra (28:12) izan ziren azkarrenak, helmugan 8. postuan eta 132.ean iritsi eta gero.

Tarteko proban, Gotorlekuan (10 km), Javier Nagore (34:46) eta Amaia Melero (39:04) gailendu ziren helmugara iritsi ziren 1.859 korrikalarien artean. Sakandarren artean Francisco Codon irurtzundarra (37:10) eta Maite Beregaña uhartearra (48:28) izan ziren azkarrenak, helmugan 14.a eta 354.a.

Bukatzeko, proba luzeenean, Harresiak proban (18 km), 558 korrikalari iritsi ziren helmugara eta Juan Carlos Apilluelok (1:05:33) eta Gemma Perezek (1:22:14) irabazi zuten. Sakandarren artean Francisco Javier Gomez altsasuarra (1:13:08) etaa Silvia Perez altsasuarra (1:42:08) gailendu ziren, 28. eta 429. postuan.

Sakandarrak 4. Harresien Lasterketan
Fortea (6 km)
Gizonak:
1.Pablo Lassa (Zizur): 19:16
8.Ruben Mendieta (Olaz): 20:45
19.Alatz Agirre (Arb): 21:29
22.Iñaki Alvaro (Alts): 21:44
33.Isidro Asurabarrena (Alts): 22:46
51.Alfredo Amillano (Arb): 23:47
52.Julen Paniagua (Urd): 23:49
116.Iñigo Etxaniz (Olaz): 27:22
153.Esteban San Roman (Arb): 28:56
220.Jose Manuel Cabeza (Alts): 30:47
233.Mikel Hermoso de Mendoza (Uarte): 31:07
281.Pedro Jose Barriga (Alts): 29:14
286.Migel Angel Asurabarrena (Lak): 32:05
291.Iñaki Mugika (Uhar): 32:23
703.Joxe Angel Murugarren (Arb): 37:57
713.Pedro Gomez (Alts): 35:21
720.Sergio Mazizior (Irur): 38:31

Emakumeak:
32.Alicia Carrera (Cascante): 22:33
132.Laura Bergera (Arru): 28:12
160.Amaia Aristu (Olaz): 29:06
393.Noemi Cordero (Alts): 34:30
511.Izaskun Igoa (Etx): 33:28
512.Jaione Loban (Etx): 36:20
709.Nuria Sarasa (Arb): 37:57
710.Maria Jesus Larraza (Alts): 35:18
719.Ainara Izura (Irur): 35:25
1.012.Nekane Gonzalez (Alts): 44:43

Gotorlekua (10 km)
Gizonak:
1.Javier Nagore (Zizur): 34:46
14.Francisco Codon (Irur): 37:10
54.Adolfo Lopez (Irur): 40:22
67.Asier Estarriaga (Etx): 41:00
143.Gorka Perianez (Alts): 43:30
183.Luis Areta (Lak): 44:12
205.Eneko Cruz (Uhar): 44:44
209.Izai Mauleon (Etx): 46:54
331.Jose Javier Beregaña (Uhar): 47:55
511.Alberto Salgado (Alts): 51:26
645.Jose Maria Irañeta (Uhar): 53:32
761.Oscar Hernandez (Irur): 55:06
904.Migel Jose Ocaña (Uhar): 57:02
975.Jorge Cambero (Alts): 57:49
1.000. Gorka Bakeriza (Etx): 58:03
1.179.Angel Lapuente (Irur): 1:00:28
1.184.Txema Oderiz (Etx): 1:00:33
1.221.Michel Rekalde (Irur): 1:01:06
1.223.Alfredo Berasategi (Alts): 1:01:08
1.371.Mikel Azkargorta (Olaz): 1:02:49
1.441.Ruben Nevado (Alts): 1:03:46
1.486.Jose Antonio Augusto (Alts): 1:04:03
1.620.Markel Arraiza (Ihab): 1:05:45

Emakumeak:
35.Amaia Melero (Iruñea): 39:04
354.Maite Beregaña (Uhar): 48:28
803.Noelia Rodriguez (Irur): 55:37
992.Maite Duran (Alts): 57:58
1160.Ione Muñoa (Alts): 1:00:14
1162.Maite Zornoza (Alts): 1:00:15
1.222.Mari Cuadrado (Irur): 1:01:07
1.296.Ixa San Martin (Etx): 1:02:03
1.320.Leire Mugika (Alts): 1:02:10
1.325.Norma Legarra (Irur): 1:02:12
1.331.Claudia Cardas (Irur): 1:02:15

Harresiak (18 km)
Gizonak:
1.Juan Carlos Apilluelo (Biescas) :1:05:33
28.Fco. Jav. Gomez (Alts): 1:13:08
35.Andoni Azanza (Alts): 1:13:57
70.Juan Carlos Gomez (Alts): 1:18:07
99.Ruben Garcia (Alts): 1:21:35
116.Esteban Tejedor (Alts): 1:23:08
148.Ruben Garcia (Alts): 1:24:34
215.Migel Ubeda (Alts): 1:28:48
263.Eduard Casanovas (Irur): 1:31:28
333.Unai Urrestarazu (Etx): 1:35:13
454.Juan Antonio Palacios (Alts): 1:45:15

Emakumeak:
106.Gemma Perez (Gasteiz): 1:22:14
429.Silvia Perez (Alts): 1:42:08