Ez gaitzala INORK gu engainatu

Sakanako Prebentzio Zerbitzuak 2016ko aza. 11a, 08:14

kolaboratzaileak

Calais-eko “errefuxiatu”-en kanpamenduaren desalojoak ez du babes eskaera murriztuko. Oso alderantziz.
Parisko iparraldeko metro geltokietan ikusten ziren kanpin denden kopurua hirukoiztu egin azken aste honetan. Calaiseko kanpamenduko bizi baldintzak eskasak baziren, onartezinak, are okerragoak dira hirian okupaturiko zonaldeetakoak. “Ikusi” dio Alik, Chad-eko 19 urteko errefuxiatu gazteak, “bi ur toma besterik ez dago. Zaborra edonon, arratoiak hara eta honera, eta pixa usain sakona. Ez daukagu non dutxatu ere”.

100.000 pertsona inguruk eskatu du aurten babeserako eskubidea, Jurasic-en hitzetan (dohaneko asistentzia ematen dien jurista). Baina gobernuaren jokoa erantzuna luzatzea da. Eta, bitartean, jendea kalean dago, linbo legal batean.

Beraz, EZ GAITZALA INORK GU ENGAINATU. Ez baita egia ez gobernu frantzesak ez Europako gobernuek halako interesarik badutenik gizaki hauen etorkizunarekiko.
Migratuen artean gizon gaztea da ikusten den gehiengoa. Baina gero eta ohikoagoa da emakume bakarrak ikustea, edota familiak haur txikiekin. Azken hauek lehentasuna dute berkokatuak izaterakoan, baina asko eta asko dira noraezean bakarrik dabiltzanak.

Calaiseko azkeneko hustuketa hau ez da bertan izan den bakarra. Ekainetik honera era askotariko desalojoak izan dira,  kanpamenduak “Itxura ordenatua” hartzen hasi zenetik.
Txukunak batzuk, kolpeka besteak, negar egin arazten duten gasak botaz. Polizia goizeko 8:00etan kanpamenduan agertu, migratuak autobusetan sartu eta bidean aurkitzen duen dena botatzen du: mantak, jakiak, kanpin-dendak….

Hiriko alkate andreak agindu zuen kanpamendu humanitarioaren irekiera laugarrengoz atzeratu da. Eta ikusi dugun azkena, humanitarioa izatetik urrun, estatu espainiarreko CIE moduko “gartzeletan” sartzea izan da pertsona migratuek behar izan dutena.
Eta hori, ustez, babes bila etorriak zirela…. EZ GAITZALA BA, INORK GU ENGAINATU.