Igor Arrieta txapeldun Lukinen

Guaixe 2016ko aza. 9a, 10:18

XXII. Lukin Txirrindularitza Peña Trofeoa jokatu zen

Igandean XXII. Lukin Txirrindularitza Peña Trofeoa jokatu zen, mendi txirrindularitza lasterketa. Haurren mailan 8 km osatu behar izan zituzten txirrindulariek eta Aralar klubeko Intersport Irabia taldeko Igor Arrieta uhartearra izan zen txapelduna (18:35). Kimuen mailan Xabier Zabalak irabazi zuen (9:55) eta Intersport Irabiako Aimar Tadeo 11.a sailkatu zen (12:13).