Ekonomia Garapenerako lehendakariorde Manu Aierdik jakinarazi duenez, “Inasan kokatzeko 11 enpresekin harremanetan dago Nasuvinsa”. Lastailaren 14an Inasa zena industrialde bihurtzeko proiektua aurkeztu zutenean 6 ziren interesa zuten enpresak. Beraz, aurkezpena eta gero Irurtzungo eta Arakilgo industria lursailekiko interesa areagotu da. Aierdik Nafarroako Parlamentuko Ekonomia Batzordean zehaztu zuenez, “bi enpresek alokatzeko kontratua sinatu dute, beste batek bere jarduera handitzeko eta enpresa berri bat ezarriko da”.