Etzegarateko bidesaria garraiolari guztiei eraginen die

Guaixe 2016ko aza. 10a, 18:06

Nafarroakoei eta mundu guztikoei, baita gipuzkoarrei ere. Kostuak lehiakortasunean denei berdin eragiten die. Hala erantzun dio Manu Aierdi lehendakariordeak PPNko Javier Garcia parlamentariari. Hark 2018an Etxegaraten Gipuzkoako Aldundiak jarri asmo duen bidesariak Nafarroako garraiolariengan zein eragin izanen duen galdetu dio. Aierdik nabarmendu du Nafarroan errepide bidezko merkantzia garraio ardatz nagusia ez dela Etzegarate, Leitzarango Autobia eta NA 121 errepidea baizik. Gipuzkoako bidesariek bi ardatz horietan zein eragin duten zorrotz aztertuko dutela gaztigatu du.