Azaroan, Azorokotea!

Guaixe 2016ko aza. 12a, 09:20

Joan den urtean saritutakoak.

Sakanako Dendarien, Ostalarien eta Zerbitzuen elkarteko establezimenduetara Azarokotea heldu da.  Hilabete honetan elkarteko edozein establezimendutan erosketa egiten duten herritarrak 40 urdaiazpikoren zozketan sartuko dira. Horretarako, erosketa egin eta izen abizenak eta harremanetarako telefonoa duen txartela bete behar dira. Zozketak urdaiazpiko moduan zortea nori eman dion abenduaren 9an jakinen da. Eguberria bertan dela, Sakanako Dendarien, Ostalarien eta Zerbitzuen elkartetik ibarrean bertan erosketak egitera animatu gaituzte.