Larraungo, Leitzaldeako eta Sakanako LABek egoitza izanen du gaurtik. Altsasuko Arkangoa kaleko 4. zenbakiko bigarren solairua utzi eta Altsasu erdigunean, kaleko mailan dagoen, beste egoitzagatik aldatuko du. Gaurko mustutze ekitaldia herritarrei irekia izanen da eta Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak parte hartuko du.
Sakanako LABeko idazkari Gaizka Uhartek adierazi duenez, “egoitza berria jauzi bat da gure eskualdean egonkortuta dagoen sindikatua sendotze bidean”. LAB Sakanan “osasuntsu” dagoela nabarmendu du eta egoitza aldaketarekin “erreferentzialtasuna bermatu eta erronkei aurre egiteko” aukera izanen dutela gaztigatu du Uhartek. Egoitza “borroka eta aldarrikapen desberdinei irekia” izanen dela aurreratu du.