Izarrak gurekin daude

Guaixe 2016ko aza. 15a, 18:50

Gitarra eta ahots kordak. Akonpainamendu pixka batekin. 4nek, Luisillo Kalandraka eta Lur, Hi de bei, Tximeleta eta Fran eta Zuriñe musikariek euren sormenaren laginak utzi zituzten Iortia kultur gunean; Sakanako euskarazko kantagintzaren erakusleiho bihurtu zen oholtzan. Ibarreko euskal kantagintzaren kalitatea deskubritu zuten aretoa betetzen zutenetako askok; gozatu, denek.