67 sakandarrek lotu zituzten Behobia eta Donostia

Guaixe 2016ko aza. 15a, 14:34

Mikel Berdud altsasuarra izan zen sakandarren artean azkarrena, 355 postuan sartuta (1:16:31)

Beste behin, irudi bitxi eta ikusgarriak utzi zituen igandean jokatutako 52.Behobia-Donostia lasterketa herrikoiak (20 km). Aurreko urteko berotzarra albo batera utzita, aurten eguraldi freskoa eta euria izan uten korrikalariek, lasterkan aritzeko eguraldia askoz ere aproposagoa. 31.276 korrikalari zeuden izena emanda lasterketa nagusian, eta horietatik 25.228k hartu zuten irteera. Hortaz, %19a geratu zen parte hartu gabe. 25.077 korrikalari iritsi ziren helmugara, eta horietatik 936 deskalifikatu zituzten. Bestalde, 151 korrikalarik utzi behar izan zuten proba. Proba nagusiaz gain, handbiken eta gurpildun aulkien lasterketa, irristalariena eta Gazte lasterketa (4,4 km) jokatu ziren igandean, eta larunbatean Behobia Txikia antolatu zuten Anoetan.

Horiek izan ziren lasterketa ezagunaren datu batzuk. Aipatzekoa da proba nagusiko irabazleak Carles Castillejo (1:00:19) eta Aroa Merino (1:10:55) izan zirela. Castillejok bigarren Behobia irabazi zuen jarraian, iaz ere txapelduna izan baitzen, eta Behobia-Donostiako errekor berria ezarri zuen. Ordu bateko errekor berri hau gainditzea zaila izanen da.

Sakandar gutxiago
Proba despeditu zuten korrikalarien artean 1.553 korrikalari nafar zeuden. Sakandarrei dagokienez, parte-hartzea jaitsi dela aipatu beharrean gara. Aurreko urteko edizioan 85 sakandarrek lotu zituzten behobia eta Donostia, eta aurten 67 izan ziren, 18 gutxiago. Mikel Berdud altsasuarra izan zen azkarrena (1:16:31), helmugan 355. postuan sartu eta gero. Eta, emakumezkoetan, 5.929.Maria Goikoetxea etxarriarra izan zen sakandarren artean gailendu zena, helmugara 5.929. postuan sartu eta gero (1:34:58).

Sakandarrak 52. Behobia-Donostian (20 km)
Gizonezkoak:
1.Carles Castillejo (Viladecans) 1:00:19
355.Mikel Berdud (Alts): 1:16:31
373.Mikel Satrustegi (Arrua): 1:16:40
395.Joxeja Maiza (Etx): 1:16:52
533.Alatz Agirre (Arb): 1:18:12
650.Iñaki Azkona (Irur): 1:19:02
690.Iñaki Alvaro (Alts): 1:19:15
894.Fran Araña (Arb): 1:20:28
1.263.Emilio Guirado (Alts): 1:22:44
1.446.David Mutiloa (Irur): 1:23:43
1.524.Aritz Etxeberria (Alts): 1:23:59
1.592.Martin Somocurcio (Alts): 1:24:14
1.611.Xabier Aierdi (Alts): 1:24:20
1.618.Iban Gonzalez (Urd): 1:24:22
1.621.Jorge Iradi (Alts): 1:24:22
1.920.Alberto del Rio (Alts): 1:25:28
1.939.Asier Estarriaga (Etx): 1:25:35
1.961.Gaizka Diaz de Garaio (Alts): 1:25:38
1.978.Adolfo Lopez (Irur): 1:25:41
2.148.Juan Carlos Villalobos (Alts): 1:26:18
2.313.Pedro Jose Rodriguez (Irañ): 1:26:53
2.443.Jon Arellano (Alts): 1:27:19
2.446.Javier Riezu (Alts): 1:27:20
2.562.Asier Palacios (Alts): 1:27:38
2.656.Alejandro Pain (Alts): 1:27:53
2.665.Mikel Goikoetxea (Etx): 1:27:55
2.692.Santi Agirre (Iturm): 1:27:59
2.869.Gorka Perianez (Alts): 1:28:27
3.259.Jesus Bengoetxea (Alts): 1:29:18
3.384.Iñigo Tobar (Alts): 1:29:33
3.498.Mikel Manero (Alts): 1:29:45
3.645.Kaxi Estarriaga (Etx): 1:30:07
3.925.Izai Mauleon (Etx): 1:30:50
4.365.Jose Jabier Beregaña (Uhart): 1:31:51
4.571.Imanol Guerrero (Alts): 1:32:16
4.628.Xabier Zabaltza (Arb): 1:32:25
4.874.Ruben Cantero (Alts): 1:32:55
5.021.Jose Ramón Ramirez (Alts): 1:33:14
5.193.Eneko Otsagabia (Lak): 1:33:31
5.220.Xabier Urrestarazu (Etx): 1:33:34
5.554.Asier Leitza (Arb): 1:34:13
5.605.Carlos Mañeru (Alts): 1:34:19
6.114.Iban Martin (Arb): 1:35:19
6.721.Eduard Casanovas (Irur): 1:36:25
6.743.Juan Pedro Ariz (Alts): 1:36:28
9.366.Egoi Martinez de Esteban (Etx): 1:40:26
9.428.Alberto Agirre (Alts): 1:40:33
10.110.Victor Isturiz (Irur): 1:41:40
11.322.Koldo Isturiz (Irur): 1:43:33
14.663.Joxe Mari Merzero (Unanu): 1:49:07
15.112.Egoitz Carrion (Irur): 1:49:49
16.169.Antonio Javier Blanco (Alts): 1:51:39
16.897.Jose Ignazio Reparaz (Arb): 1:52:55
19.653.Iñaki Mauleon (Etx): 1:58:44
20.951. Mikel Azkargorta (Olaz): 2:02:33

Emakumezkoak:
5.929.Maria Goikoetxea (Etx): 1:34:58
8.273.Marian Ijurra (Arb): 1:38:48
9.363.Raquel Sanchez (Etx): 1:40:26
11.951.Maria Goena (Etx): 1:44:34
16.044.Eider Carrion (Irur): 1:51:25
16.528.Haizea Ramirez de Alda (Alts): 1:52:16
16.537.Ginesa Lopez (Alts): 1:52:17
17.869.Isabel Pozueta (Alts): 1:54:49
17.871.Maite Zornoza (Alts): 1:54:49
17.872.Marta Diego (Alts): 1:54:49
20.958.Ane Lizarraga (Arb): 2:02:34
22.699.Anne Claver (Alts): 2:10:39
23.109.Maria Goikoetxea (Etx): 2:14:16