Ginesa Lopez eta Raul Audikana Sakanako Atletismo Kopako buru

Guaixe 2016ko aza. 17a, 10:48

Abenduaren 8ko Barrikarteren Oroimenezko Lasterketak erabakiko du Kopa

Sakanako Herri Lasterketa jokatu ondoren, honela dago XII. Sakanako Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Sari Nagusia: emakumezkoetan Ginesa Lopez altsasuarra doa buruan, Maite Zabaletaren eta Izaskun Beunzaren aurretik, eta, gizonezkoetan, Raul Audikana da lehena, Alberto Martinezen eta Sergio Garcia de Eulateren aurretik.

Soilik lasterketa bat gelditzen da Sakanako Atletismo Kopa erabakitzeko, abenduaren 8an Altsasun jokatuko den XXXVI. Barrikarteren Oroimenezko Oinezko Lasterketa, Zubeztia elkarteak antolatutakoa.