Beilatokien enpresan jendaurrean aurkeztu da

Guaixe 2016ko azaroaren 17a

Altsasun beilatokiak hartuko lituzkeen eraikina aldamioz inguratuta.

Izarra ehorztetxeak bere burua jendaurrean joan den ostegunean aurkeztu zuen. Mikel Idoatek eta Mikel Legarrak sustatutako enpresak 3 milioi euroko inbertsioa egin du eta 5 beilatoki zabalduko ditu, horietako bi Sakanan. Azaldu dutenez, 15 lanpostu sortuko dituzte. Jakinarazi zutenez, Etxarri Aranazko beilatokiak gela bakarra du eta Altsasukoak hiru izanen ditu.