Errefuxiatuekiko konpromisoa

AHNA Elkartea 2016ko aza. 18a, 09:57

kolaboratzaileak

Ehun milaka pertsonek bere lurraldea utzi eta haiekin zerikusirik ez zeukan gerrate jasanezin batetik ihes egin behar izan zuten bizi duin baten bila eta Calaiseko kanpamenduan babesa aurkitu zuten. Orain dela urte bat, gaur egun AHNA elkarteko kideak garen lagun batzuk Calais kanpamendua bisitatzera joan ginenean, imaginaezina zen bizitzen ari garen egoera anker hau. Haien esanetan "ohiana" zen Calais eta ezin genuen sinistu kanpamendua desagertarazi behar zutelako mehatxuak aurrera eramateko gai izango zirenikla.

Guk, kanpamenduak desegitekotan, gizalegez eta giza eskubideak errespetatzen egingo zutelako ustetan geunden, baina haien hipokresia eta lotsagabekeria neurriezinak dira. Dirudienez, arrazoiak politikoak dira, hau da, errefuxiatuen arazoak ez ditu botoak ematen eta hauteskundeak aurki izango dira Frantziako Estatuan.   Pertsona hauek merkantziak edo animaliak izango balira bezala tratatu dituzte. Non daude Europako demokrazia, giza eskubideen errespetua, giza justizia...? Sufrimendua besterik ez duten persona hauei lagundu beharrean, haien arau eta lege zikinak erabiltzen dituzte sufrimendua areagotzeko.  

AHNA elkarteak bere laguntza eskaintzeko eta Europako agintarien erabaki krudelen kontra borrokatzeko konpromisoa adierazi nahi du. Pertsona hauek, errefuxiatuak, ez dira haien lurraldeetan pairatzen ari diren gerrateen arduradunak.