Lagunek eta Etxarrik irabazi; Xabatek lau gol sartu zituen Etxarrin

Guaixe 2016ko aza. 21a, 09:22

Etxarri taldea. Xabatek (behean, erdian) lau gol sartu zituen.

Preferente maila. 10. jardunaldia: Lagun Artea 2 – Beti Casedano 1 / Etxarri Aranatz 4 – Aibares 0

Bi jardunaldi nahiko kaxkarren ondoren, asteburukoa jardunaldi borobila izan da preferente mailan dabiltzan bi talde sakandarrendako.

Lagun Arteak 2 eta 1 hartu zuen menpean ligako oilarretako bat, Beti Casedano. Partida oso zailean, erremontatzea lortu zuten lakuntzarrek, arerio oso konplikatua den eta sailkapenean bigarrena den Beti Casedanoren kontra. Lehen zatian Betikoek izan zuten kontrola. Atsedenaldira joan baino lehen aurreratu ziren Casedakoak, polemikaz jositako jokaldi batean, ustezko jokoz kanpoko jokaldian. Bigarren zatian Betik kontrolatzen jarraitu zuen, eta inork gutxi espero zuenean Odoni esker berdintzea lortu zuten lakuntzarrek. Bi taldeak garaipenaren bila ibili ziren eta , 79. minutuan bigarren gola sartu zuen Lagunek, Mendietari esker. Ederki sufrituta, baina hiru puntuak Lakuntzan geratu ziren eta lakuntzarrek gogoz ospatu zuten garaipena.

Xabaten lau golak
San Donato zelaian gol festa ederra ospatu zuen Etxarrik. Haizea eta euria izan ziren nagusi partida guztian barna. Lehen zatian ez Etxarrik ezta Aibaresek ere ez zuten baloiaren jabetza lortzen. Baina bigarren zatian Murgiondo entrenatzailaren mutilak partida irabaztera atera ziren. Horrela, baloiaren jabetza hartu zuen Etxarrik, partida dominatzen hasi zen eta eguraldi baldintzei hobeto egokitu zen. Jokaldi bikainak sortu eta gero, bata bestearen atzetik iritsi ziren golak. Xabatek hat tricka baino gehiago lortu zuen, lau gol sartu baitzituen, partidako guztiak, izan ere, 4 eta 0 irabazi baitzuen Etxarrik. Aibares 9 jokalarirekin geratu zen azken minututan, arbitroak bi jokalari aldageletara bidali zituelako.