Sakanako 4 gazta munduko onenen artean

Ardiak lainopean Erga mendian.

Joan den astean Donostiak World Cheese Awards edo Munduko Gazta Sarien 29. edizioa hartu zuen. Artzai Gazta ea Idiazabal jatorri izendapeneko 230 gazta aurkeztu ziren lehiaketara eta haietatik 105ek sariren bat jaso dute. Sakanako lauk gaztek dozena erdi domina eskuratu dituzte.

Artzai Gazta-Idiazabaljatorri izendapenaren barruan Izurdiagako ezkurratarren Ezkurra gaztak bi domina eskuratu ditu: urrezkoa keeztatutako ardi gazta mailan eta zilarrezko bat Idiazabal jatorri izendapenean. Arbizuko Juananeko Gaztak zilarrezko saria lortu du Idiazabal jatorri izendapenaren mailan. Eta Unanuko Balda, Artola y Otros elkartearen Beriain gaztak brontzezko bi domina eskuratu ditu bi mailetan: Idiazabal jatorri izendapenekoa bata eta gaztandegi txikiena bestea. Azkenik, Altsasuko Patxi Amillanoren Larrezabal eco gaztak zilarrezko domina eskuratu du ardi gazta gogorren mailan Idiazabal jatorri izendapenaren barruan.