Haur eta gaztetxo kantari jaialdietan izena emateko epea zabalik

Guaixe 2016ko aza. 24a, 10:22

Martxoan eta apirilean lau jaialdi izanen dira eta haietako bat Sakanan izanen da.

Nafarroako Haur eta Gaztetxo Kantari Jaialdiak herrialdeko 6 eta 16 urte bitartekoei zabalik daude. Bakarka, binaka edo taldeka kantu zaharrak, berriak, haiek sortu edo moldatutakoak abestu daitezke jaialdia, a capella, instrumentuen laguntzaz edo karaoke moduan. Baldintza bakarra dute jaialdiek, euskaraz kantatzea. Azken urteetan jaialdien antolaketaren ardura Amaia Dominguezek hartu du bere gain. Berak haur eta gazteak parte hartzera animatu ditu, “esperientzia paregabea” baita.

Izena emateko
amadominguez@tafallaikastola.org