Sakandarrak Euskal Kantuko jaialdi nagusian

Guaixe 2016ko aza. 25a, 12:32

Larunbatean, 18:00etan, Tafallako kultur gunean.

Euskarazko kantugintza zabaltzea eta kantari nafarrei jendaurrean abesteko aukera ematea. Horiek dira Nafarroako Euskal Kantu Jaialdien helburuak. Antsoaingo eta Burlatako saioetan parte hartu duten bakarlari, biko eta talde guztiak jaialdi nagusian elkartuko dira, Tafallan. 13 guztira eta haietako hiru bikote sakandarrak dira: Josune Razkin eta Andoni Gastaminza uhartearrek Anje Duhalderen Eperrak kanta abestuko dute; Ariane eta Munia lakuntzarrek Ken Zazpiren Haizea kantatuko dute eta Ainhoa eta Itxasne Mundiñano ahizpek Anje Duhalderen Isilean.

Antolatzaileek azaldu dutenez, “parte-hartzaile guztiek maila bikaina erakutsi dute aurreko saioetan. Tafallan beren onena emateko prest izanen ditugu berriz ere”,  
Euskal Kantuko jaialdi nagusian. Saioa Zuriñe Hidalgok aurkeztuko du.