Sakandarrek saria jasoko dute Nafarroako Triatloi Galan

Guaixe 2016ko aza. 25a, 07:50

Larunbatean izanen da gala, 12:00etan, Iruñeko Zentral aretoan. Sakana Triatloi Taldeko Gomez, Imaztarrak, Razkin eta Lakuntza igoko dira oholtzara

Bihar, larunbatean, Iruñeko Santo Domingo azokan dagoen Zentral aretoak hartuko du Nafarroako 2016ko Triatloi Gala, 12:00etan. Nafarroako Triatloi Federazioak 2016ko Nafarroako Duatloi eta Triatloi Zirkuituetako sariak banatuko ditu eta baita Nafar Kirol Jolasetako Duatloi eta Triatloi Zirkuituetako sariak.

Saritutako sakandarrak
Saria jasoko dutenen artean Sakana Triatloi Taldeko triatletak eta duatletak daude. Zehazki, Nafarroako Duatloi eta Triatloi Zirkuituko gizonezkoen beterano II. Mailako 3. Saria jasoko du Francisco Javier Gomez altsasuarrak. Bestalde, Nafar Kirol Jolasetan, Duatloi Zirkuituan benjaminen gizonezkoen mailako lehen saria Ekain Imazendako izanen da eta hirugarren saria Alain Razkinendako. Eta Nafar Kirol Jolasetako Triatloi Zirkuituan emakumezkoen kimuen mailan bigarren saria eskuratuko du Nahia Imazek, eta gizonezkoen kimuen mailako hirugarren saria Hegoi Lakuntzarendako izanen da. Azkenik, gizonezkoen benjaminen mailan bigarren saria Ekain Imazek jasoko du eta hirugarren saria Alain Razkinek.