Sakanako Futbol Topaketak: kimuen 4. jardunaldiaren txanda

Guaixe 2016ko aza. 25a, 07:58

Partidak igandean jokatuko dira, Altsasun, Lakuntzan eta Etxarri Aranatzen

Sakanako Mankomunitateak Sakanako futbol kluben laguntzarekin antolatutako Sakanako Futbol Topaketak martxan daude. Aurten bi mailatan lehiatuko dira futbol taldeak, benjaminetan eta kimuetan.

Kimuen mailan dagoeneko 3 jardunaldi jokatu dituzte eta igandean, azaroaren 27an, laugarrena egongo da jokoan. Benjaminetan, aldiz, asteburuan bigarren jardunaldia jokatu zuten, Olaztin, eta hurrengo jardunaldia abenduaren 11n izango dute jokoan, Urdiainen.

Sakanako Futbol Topaketak.
Kimuen 4. jardunaldia (Igandean)
10:00etan: Tipi-Tapa – Sutegi (Dantzalekun)
12:00etan: Lagun Artea – Urdiain (Lakuntzan)
12:30ean: Etxarri Aranatz – Kaixo (Etxarri Aranatz)