Gurean ere gaurkoa Ostiral Beltza

Guaixe 2016ko aza. 25a, 09:23

Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteko 20 kide inguruk Black Friday edo Ostiral Beltza ospatuko dute. Horrela, gaur, ostiralean, eta bihar, larunbatean, pagotxa ederrak eskainiko dituzte

Beste asko bezala, AEBetatik dator Black Friday. Azaroko laugarren ostegunean Esker Emate eguna ospatzen dute AEBetan, eta hurrengo eguna da Black Friday. Gabonetako erosketei hasiera ematen dio Black Friday egunak eta denda eta komertzioetan beherapen handiak egiten dizkiete produktu guztiei. Europara ere hedatu da kontzeptu hau, eta gurera ere. Horrela, Sakanan ere gaurkoa Ostiral Beltza izango da.

Gaur eta bihar
Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteko 20 kidek ospatuko dute Ostiral Beltza. Eta ez da ostiralera mugatuko, gurean gaur eta bihar, larunbatean izanen baita Black Friday. Etxarri Aranazko eta Altsasuko zenbait denda izango dira euren produktuak sekulako prezioetan eskainiko dituztenak. Moda, osagarriak, jostailuak, oinetakoak, papergintza, etxeko tresna elektrikoak, altzariak, optika… pagotxak eta beherapenak denetariko komertzioetan eskainiko dira eta, honela, Eguberrietako kanpainari hasiera emango zaio.

Ostiral Beltza 20 dendatan
Argiro Optika, Hostogorri Altzariak, Arkatz Liburudenda, Asensio Moda, Boutique Ekin, Izara CortinaStore, Deportes Lezea, Electricidad Ramos, Electrodomésticos Ramos, Iker Kirolak, Joselen Moda, Larka Emakumea/Gizona, Lasa Kirolak, Mari Carmen, ML Moda, Sare Calzados, Tu tienda especial, Txikitxo, Gertu Sakana Sdad. Coop eta Izki denda.