Jaki bilketa eguna, gaur eta bihar

Guaixe 2016ko aza. 25a, 09:26

Gaur zuk gonbidatzen duzu lelopean Nafarroako Elikagaien Bankuan jaki bilketa antolatu du. Erakundeko boluntarioak mekatal gune handietan egonen dira, ohi bezala. Baina baita Sakanako hainbat herrietako bilketa puntuetan ere, sakandarrek hara eramandako elikagaiak jasotzeko. Bildutako jakiak beharra duten 32.700 nafarren artean banatuko dituzte. Hainbat izan daitezke horretarako arrazoiak: langabezian luze egotea, adinduen pentsio eskasak, herentzian jasotako gizarte prekarietatea, desastreak edo sorterriko gizarte edota ekonomia egoera. Antolatzaileek elikagai ekarpena egitera deitu dute.