Sakandarrak txukun 39. Donostiako Nazioarteko Maratoian

Guaixe 2016ko aza. 29a, 09:48

10 km-ko probako irteera, Sergio Garcia de Eulate tartean.

Antton Zelaia eta Javier Borrega 203.a eta 204.a izan ziren, biak denbora berean (2:55:50)

Sakandarrak 39. Donostiako Maratoian
Maratoia (42 km)
1.Hosea Kipromo Maiyo (Eldoret): 2:51:51
203.Antton Zelaia (Urd): 2:55:50
204.Javier Borrega (Urd): 2:55:50
267.Mikel Astiz (Ihab): 2:58:44
742.Igor Artieda (Etx): 3:18:04
1.306.David Oroz (Urd): 3:34:25
1.730.Ivan Martin (Alts): 3:51:24

Maratoi erdia (21 km)
1.Fedrik Uhrbom (Stockholm): 1:07:40
145.Ivan Sobredo (Alts): 1:24:25

10 km
1.Johan Wallden (Stockholm): 31:30
12.Sergio Garcia de Eulate (Alts): 33:55
16.Beñat Katarain (Lak): 34:11
18.Alberto Martinez (Lak): 34:14
22.Raul Audikana (Olaz): 35:07
48.Alatz Agirre (Arb): 36:48
63.Iñaki Alvaro (Alts): 37:33
66.Jose Ignazio Mikeo (Lak): 37:36
88.Iraitz Senar (Lak): 38:38
234.Juankar Mogollon (Irur): 46:53
396.Amets Artieda (Etx): 51:28

Igandean, 39. Donostiako Nazioarteko Maratoiaren barruan, hiru proba jokatu ziren: maratoia (42 km), maratoi erdia (21 km) eta 10 km-ko proba. Guztira 5.500 korrikalarik baino gehiagok lortu zuten proba despeditzea.

Maratoian keniarrak izan ziren jaun eta jabe. 2.541 korrikalari iritsi ziren helmugara, Eldoreteko Hosea Kipromo Maiyo buru zela (2:11:51). Hiru minutu pasa atera zizkien  David Barmasairi (2:15:02) eta Paul Kimeliri (2:15:56). Emakumezkoetan Marisa Casanueva izan zen azkarrena (2:35:32). Sakandarrak txukun aritu ziren: Antton Zelaia urdiaindarra 203.a izan zen eta Javier Borrega altsasuarra 204.a, biak denbora berean (2:55:50).

Maratoi erdian Fedrik Uhrbom (1:07:40) eta Cecilia Norrbom (1:16:15) suediarrak gailendu ziren helmugara iritsi ziren 2.119 korrikalarien artean. Iban Sobredo altsasuarra 145.a sailkatu zen (1:24:25). Eta 10 km-ko proba osatu zuten 837 korrikalarien artean Johan Wallden suediarra (31:30) eta Danielle Hodgkinson britainiarra (35:55) izan ziren txapeldunak. Sergio Garcia de Eulate bikain aritu zen eta 12. postuan sartu zen helmugara (33:55).

Azkoitia
Larunbatean jokatutako XII. Azkoitiako Herri Lasterketa Raka Maratoian (10 km) Yerai Varela gailendu zen (31:40). Emilio Guirado 66.a sartu zen helmugara (38:29).