Hesian taldeak bere zazpigarren diskoa argitaratu du. Taldearen izen bera du lan berriak, Hesian. Betiko esentzia galdu gabe, estilo desberdinak nahastu ditu kantu irmo eta biribilak sortzeko. Etxarriko festetako ostegunean kontzertua eman zuten, 10. urteurrena ospatzeko. Orain disko berria kalean, Hesianek hura aurkezteko eta urteurrena ospatzeko bira abiatuko du. Aurreneko geldialdia Durangoko Plateruena antzokian izanen da, igandean, 22:00etan.
10 urte 11 gonbidatu lelopean emanen dute kontzertua eta leloak dioen moduan hainbat musikari izanen dira haiekin batera eszenan: Xabi Solano (Esne Beltza), Ines Osinaga, Jony (Kaotiko), Aguayiko (Kaotiko & Puraposse), Xagu (Iheskide), Sorkun, Pello Reparaz (Vendetta), Naroa Gaintza (22m2), Petti, Alex Sardui (Gatibu), Iñaki (Betagarri), Irantzu Rojo, Aitor Gorosabel (Su ta Gar), Kristina eta Leir (Lain) eta sorpresa gehiago iragarri dituzte.