Eta dena bere onean dago. Japoniako haize-errota baten pieza bat egoki dabilen probatu behar dute Zangozan. Pieza ez da nolanahikoa, 500 tonako pisua baitu eta hura eramateko ibilgailuak ia 100 metro luze egiten dituelako. Japoniatik Pasaiako portura iritsi zen pieza eta duela bi aste Zangozarako bidean jarri zuten. Baina Etzegaraten astebete eman du geldik, Nafarroako teknikariek errepide sarean beharrezko azterketak egin bitartean. Baimenak lortuta, astelehen gauerdian abiatu zen kamioitzarra. 10 km orduko abiaduran Sakana zeharkatu zuen eta Zuastira iritsi zen. Zangozara, helmugara, bihar iritsiko da.
Irudietan kamioitzarra Altsasu parean, autobian, kontrako norabidean. Argazkiak: Patricia Paats.