Euskara praktikatzeko hainbat zailtasun ditu euskaltegian dagoenak edo handik pasa eta euskaldundu denak: lotsa, segurtasun falta, zeinekin hitz egin ez izatea, ohituraz gaztelaniaz hitz egitea… Halakorik ez da gertatzen Mintzakide programako taldeetan. Izan ere, helburua euskara praktikatzea da. Astean ordu bat eskaintzen zaio, edo norberak nahi duen maiztasuna. Hizkuntza praktikatu daiteke kafea edanez, zinemara joanez, pasieran… Herrietan erabilera bultzatzeko modu eraginkorra da arnasguneak sortzen direlako eta eredua ematen delako.
Programan parte hartzea doakoa da. Sakanan, Mintzakide programa AEK-k kudeatzen du Mankomunitatearen diru-laguntzarekin. Eta euskara ikasi edo praktikatu nahi duen edonori zuzendua dago. Martxan dauden talderen batean parte hartu daiteke eta beste herriren batean talde berri bat sortzeko nahia dutenek hots egin dezatela 600 482 024 telefonora, idatz dezatela sakana_mintza@aek.eus e-postara edo pasa daitezela AEKren Itsasi euskaltegitik.
Martxan dauden taldeak
Irurtzun
Astelehenetan, 9:30ean Pikuxarren
Astelehenetan 18:00etan Iratxo elkartean
Ostiraletan, 17:15ean Pikuxarren
Urdiain
Asteazkenetan, 19:00etan
Altsasu
Ostegunetan, 16:00etan, Koxkan
Ostiraletan, 9:00etan Kaixon
Ostiraletan, 9:00etan Kaixon (taldearen bikoizketa)
Ziordia
Asteartetan, 16:00etan, liburutegian