Nafarroaren eguna musikaz ospatzeko

Guaixe 2016ko abe. 2a, 11:48
Irurtzungo abesbatza Sakanatik kanpo ariko den ibarreko koral bakarra da.

Sakanan lau kontzertu izanen dira bihar, 13:00etan hasiko dira guztiak.

Nafarroako eguna dela eta Nafarroako Gobernuak 85 abesbatzaren eta musika bandaren kontzertuak antolatu ditu biharko. Emanaldi horiek guztiak ordu berean eta pieza berarekin hasiko dira: 13:00etan eta Nafarroako Himnoa interpretatuz. Sakanan lau abesbatza emanaldi daude iragarriak:  Irurtzungo elizan Iruñeko Gaztelu Otxotea ariko da; Lizarragako elizan Etxarri Aranazko abesbatza; Altsasuko Iortia kultur gunean Erkudengo Ama abesbatza eta, azkenik, Olatzagutiko jubilatu elkartean Atarrabiako Paz de Ziganda Helduen Abesbatza. Bestalde, Irurtzungo abesbatzak Berako kultur etxean emanen du kontzertua.