Nafarroako Txapelketetan txapeldun sakandarrak ditugu

Guaixe 2016ko abe. 14a, 12:01

Lasok, Amianok, Igoak, Olaizek, Olabidek eta San Romanek Nafarroako txapela jantzi dute

Nafarroako Pilota Txapelketako finalak jokatzen ari dira Gabonen aurretik. Batetik, Kluben Arteko Nafarroako Pilota Txapelketan lau txapel etorri dira Sakanara. Benjaminen 2. mailan, Lasok eta Amianok (Irurtzun) 18 eta 13 hartu zituzten menpean Gelbenzu eta Oderiz (Oberena). Eta benjaminen 3. mailan txapela Altsasura ekarri zuten Igoak eta Olaizek (Pilotajauku), 18 eta 11 irabazi baitzieten Zabaletari eta Etxeberriari (San Francisco Javier).

Bestalde, Nafar Kirol Jolasen 36 metroko Esku Pilota Txapelketan, kimuen 3. Mailako finalean Baztanek eta Urmenetak (Zugarralde) 18 eta 10 irabazi zieten Gainzaraini eta Amadori (Aldabide). Eta haurren 3. Mailako finalean Olabideri eta San Romani (Pilotajauku C) 13 eta 18 irabazi zieten euren taldekide Agirretxek eta Peralek (Pilotajauku B).

Ongairen eta Azanzaren finala
Igandean Nafarroako Binakako maila nagusiko finala jokatuko dute Irurtzun klubeko Ongaik eta Azanzak, Huarte Iruñeko Yoldiren eta Peñasen kontra.