Puntako palistak lehian

Guaixe 2016ko abe. 15a, 16:16

Sakanako XI. Gure Pilota Emakumezkoen Pala Torneoko 3. Jardunaldia jokatuko da asteburuan

Abenduaren 3an hasi zen Sakanako XI. Gure Pilota Emakumezkoen Pala Torneoa. Eliteen mailan, 2. Mailan eta gaztetxoen mailan jokatzen ari da aipatu txapelketa eta antolakuntzatik, Sakanako Mankomunitatetik adierazi dutenez “egun Euskal Herrian puntako palistak direnak lehiatzen ari dira maila nagusian, eta kategoria txikietan Etxarri Aranazko Gure Pilotan eta beste klub batzuetan trebatzen ari diren neskak dabiltza lanean”.

Dagoeneko bi jardunaldi jokatu dira eta puntako partidez gozatu dute asteburuan Etxarri Aranazko Euskalerriari pilotalekutik pasatu direnak. Elite mailan 9 bikote lehiatzen ari dira eta 2. Mailan, aldiz, 7 bikote. Palisten artean sakandarrak daude, elite mailan Yanira Aristorena eta 2. Mailan Uxue Mendinueta, Irati Lasa, Izar Parot, Irati Igoa eta Ane Eskala, tartean.

Sakanako Emakumeen Pala Torneoko 3. jardunaldia
Larunbatean, 11:00etan, Etxarri Aranatzen
2. maila: Calvo-Urtasun / Suarez II.a-Mendinueta
2. maila: Eskala-Villanueva / Suarez I.a-Ruiz de Azua
2. maila: Martin-Lasa / Ardanaz-Gabirondo

Igandean, 10:30ean, Etxarri Aranatzen
Eliteak: Pradera-Mendizabal / Murillo-Arrieta
Eliteak: Etchelecu-M.Mendizabal  / Aristorena-Etxaniz
Eliteak: Irazustabarrena-Huizi / Graciet-Ruiz de Larramendi

2. jardunaldiko emaitzak
Larunbatean:
2. maila: Igoa-Parot 30 / Calvo-Urtasun 26
2.maila: Martin-Lasa 30 / Suarez I.a-Ruiz de Azua 29
2.maila: Ardanaz-Gabirondo 30 / Eskala-Villanueva 21

Igandean:
Eliteak: Garmendia-Araiztegi 21 / Pradera-Mendizabal 30
Eliteak: Aristorena-Etxaniz 30 / Arrizabalaga-Bordagaray 28
Eliteak: Muneta-Eizmendi 30 / Irazustabarrena-Huizi 22