Murgiondo eta Azanza Nafarroako txapeldunordeak

Maider Betelu Ganboa 2016ko abe. 19a, 10:35

Nafarroako Binakako lehen mailako finalean Uharte Iruñeko Yoldik eta Peñasek 22 eta 6 irabazi zieten Irurtzun klubekoei

Igandean Nafarroako Binakako 36 metroko lehen mailako finala jokatu zen Labriten. Uharte Iruñeko Eneko Yoldi eta Arkaitz Peñasen kontra aritu ziren Irurtzun klubeko Koldo Murgiondo eta Ivan Azanza. Finalean Alberto Ongay aritzekoa zen, baina azkenean Koldo Murgiondo etxarriarra aritu zen bere partez.

Ordu erdi eskas iraun zuen finalean, Uharteko bikotea izan zen nagusi. Nahiz eta hasieran Irurtzun klubekoak lehia bizia eskaini – 5 eta 3, 6 eta 4, 7 eta 5 eta 8 eta 6–, Uhartekoek hartu zuten agintea, eta 14 tanto jarraian egin eta gero, azkenean 22 eta 6 irabazi zieten Irurtzun klubeko Murgiondori eta Azanzari.

Zangozako txapelketa
Asteburuan Zangozako txapelketako jardunaldia jokatu da. Tartean, kimuen mailan Sanchezek (Oberena) 18 eta 2 hartu zuen menpean Lakuntza (Aldabide) eta Retegiri (Zugarralde) 6 eta 18 irabazi zion Imazek (Aldabide).