Lagun Arteak galdu eta Etxarrik ezin izan zuen jokatu, lainoarengatik

Guaixe 2016ko abe. 19a, 11:40

Lagun Artea bigarren postura jaitsi da.

Preferente maila. 13. jardunaldia: Urroztarra 1 – Lagun Artea 0 / Burlades – Etxarri Aranatz (bertan behera, lainoarengatik)

Asteburuan Preferente mailako 13. jardunaldia jokatu da. Urrotzen jokatu zuen Lagun Arteak, Urroztarraren kontra. Urroztarrak irabaztera atera ziren hasieratik, eta lakuntzarrei kosta egin zitzaien partidan sartzea. Bi taldeek partida bikaina eskaini zuten. Bigarren zatian etxekoek Lagun Artea presionatu zuten, eta 57. minutuan Cirizak Urroztarra aurreratzea lortu zuen. Lakuntzarrak saiatu ziren, baina Urroztarrako Del Arbol atezainak Laguneko Olagüeren bi gol aukera oso argi gelditzea lortu zuen. Azkenean, 1 eta 0 irabazita, 3 puntuak Urrotzen geratu ziren.

Bestalde, Burladesek eta Etxarri Aranatzek Burlatan jokatu beharreko partida bertan behera geratu zen, lainoarengatik. Ez zen tutik ere ikusten eta partida ez jokatzea erabaki zuen arbitroak.

Gauzak horrela, Preferente mailako sailkapenean Bidezarrak jarraitzen du lider (28 puntu). Lagun Artea bigarren postutik hirugarrenera jaitsi da (23 puntu). Etxarri Aranatz, partida bat gutxiagorekin, 13.a da (14 puntu). Hurrengo jardunaldia ilbeltzaren 8an jokatuko da. Lagun Arteak Burlades hartuko du eta Etxarri Aranatzek, Berriozar.