Igoa eta Cerezoren Nafarroak galdu egin zuen Andaluziaren kontra

Guaixe 2016ko abe. 19a, 14:27

Espainiako Txapelketan aritu ziren

Asteburuan VIII. Autonomien Arteko Espainiako Txapelketa Nazionala jokatu da Ubedan (Jaen). Bertan lehiatu da Nafarroako 16 urtez azpiko emakumezkoen selekzioa. Selekzio horretarako Altsasu futbol taldeko bi futbolari hautatu zituzten, Irati Igoa Sesma etxarriarra eta Aroa Cerezo Cuesta lakuntzarra.
Nafarroako selekzioak Andaluziako selekzioaren kontra jokatu zuen. Bi taldeak nor baino nor lehiatu ziren baina, azkenean 3 eta 1 irabazi zuten andaluziarrek.