Azken hilabeteetako kontua da GIZAKI etorkinei “ ustezko balio demokratikoko” Europa honetan sartzea galazten dieten hainbat eta hianbat harresi eraikitzea.
Mota guztietakoak. Munduan barrena : India-Pakistan; Ceuta-Melilla; Mexiko-AEB; Europan zehar…
Galdera da: Norentzat da era eraginkorra harresiak eraikitzea Estatu Espainiarreko Frontex erakundea bezalako negozio bila dabiltzan erakundeetaz gain?
Norbaitek sinisten al du gerratetik ihesean migratzen duen GIZAKIARENTZAT badagoenik hori baino harresi itzelagorik? Atzera egitera eramango duen harresirik?
Norena da, beraz, harresia? Migratzaileena ala “ustezko harrera gizartean” bizi garenontzat?
Gezurrezko justifikazioetan oinarrituta: ziurtasun eza, masifikazioa, “abalantxa”, terrorismoa… hainbat eta hainbat gezur edo interesaturiko harresi mentaletan oinarrituta, gizarte zibilak sinistu egiten du neurri handi batean migrazioaren “mehatxu” ustela eta interesatua.
Denok dakigunean hori GEZURRA dela.
Galdetu al diogu gure buruari… Ondorengoak GU bagara? Nor dago salbu gerrate batetik, erlijio zein irizpide politikotik jarraitua izatetik? Migratzaile ekonomiko izatetik?
Ez al gaude ba oso hurbil, berriro ere, migratzaile gizartea izatetik? Orduan, atzera botako al gaitu inolako harresirik?
Gosetea, gerratetik ihes egitea, bizitza salbu izatea MUNDUKO GIZAKI ororen eskubidea bada, munduan barrena mugitzea bezala, ez da izango ez inoiz ez inon, bizitza salbatzeko saiakera geldiaraziko duen harresirik!
Hortaz… norentzat da muga? Zein muga mota jartzen ari gara? Fisikoa, soilik?
Ba ote dugu muga mentalarik guzti honekiko?
2016 honetan 4.700 pertsona baino gehiago hil da Mediterraneoan. Ez al genioke “genozidio” honi muga jarri behar?
Eta zer moduz gure barne mugak hausteari ekiten badiogu? Agian orduan…..