Zabaletak gaur egingo du material aukeraketa Irurtzunen

Guaixe 2016ko abe. 21a, 12:30

Elezkano II.arekin osatuko du bikoa etxarrendarrak, Mendizabalen eta Barriolaren kontra. Partida ostiralean jokatuko da Irurtzunen (ETB1)

Binakako Txapelketako 4. jardunaldiko partida bat Irurtzunen jokatuko da ostiralean, gaueko hamarretan hasiko den jaialdian (ETB1). Elezkano II.ak eta Zabaletak Mendizabal eta Barriola izango dituzte aurkari eta laukoak gaur aukeratuko du materiala, 15:00etan, Irurtzungo Biaizpe pilotalekuan.

Ostiraleko Irurtzungo pilota jaialdia (ostiralean, 22:00etan, Irurtzunen)
Gorka-Martija / Laso-Ladis Galarza
Mendizabal III.a-Barriola / Elezkano II.a-Zabaleta