Palista onenen txanda

Guaixe 2016ko abe. 22a, 13:35

XI. Sakanako Gure Pilota Emakumeen Pala Torneoko final aurrekoak gaur, ostiralean jokatuko dira, 17:00etan, Altsasuko Burunda pilotalekuan

Abenduaren hasieran abiatu zen XI. Sakanako Gure Pilota Emakumeen Pala Torneoa, Sakanako Mankomunitateak, Nafarroako Pilota Federazioaren eta Gure Pilota klubaren eta Arbizu eta Etxarri Aranazko Udalen laguntzarekin antolatutakoa. Urteko pala egutegian txoko polita egin du emakume palisten Sakanako torneo honek. Geroz eta ezagunagoa da. Helburua emakumezkoen pala txapelketa indartsua antolatzea da, goi mailakoa, eta aldi berean, palista txikiekin egiten den lana agerian jartzea.

Elite mailan 9 bikote lehiatu dira eta 2. mailan, aldiz, 7 bikote. Horretaz gain, kategoria txikien mailako lehiaketa jokatzen ari da. Lehiatzen ari diren palisten artean sakandarrak daude; elite mailan Yanira Aristorena eta 2. mailan Uxue Mendinueta, Irati Lasa, Izar Parot, Irati Igoa eta Ane Eskala, tartean.

Gaur, ostiralean, abenduaren 23an, final aurrekoak jokatuko dira, 17:00etatik aurrera, Altsasuko Burunda pilotalekuan. Eta txapelketako final handiak abenduaren 30ean jokatuko dira, 18:00etan, Etxarri Aranatzen.


XI. Sakanako Gure Pilota Emakumeen Pala Torneoko final aurrekoak
Ostiralean, 17:00etan, Altsasuko Burunda pilotalekuan
2. maila:
Irati Igoa-Izar Parot / Leire Ardanaz-Maider Gabirondo
Garazi Martinez-Uxue Mendinueta / Ixone Martin-Irati Lasa

Elite maila
Yanira Aristorena-Leire Etxaniz / Itsaso Pradera-Maddi Mendizabal
Uxue Murillo-Ariane Arrieta / Susana Muneta-Garazi Eizmendi


Sakanako Emakumeen Pala Torneoko 3. jardunaldiko emaitzak
2. maila
Calvo-Urtasun 19 / Suarez II.a-Mendinueta 30
Eskala-Villanueva 24 / Suarez I.a-Ruiz de Azua 30
Martin-Lasa 15 / Ardanaz-Gabirondo 30

Eliteak
Pradera-Mendizabal 30 / Murillo-Arrieta 25
Etchelecu-M.Mendizabal 28 / Aristorena-Etxaniz 30
Irazustabarrena-Huizi 30 / Graciet-Ruiz de Larramendi 19