Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez, hiru ikastaro Sakanara

Guaixe 2016ko abe. 25a, 12:40

Gaztelania, matematika eta komertzio eta marketing ikastaroak eskainiko dira, 2017an. Izena ematea zabalik dago.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak hainbat ikastaro antolatu ditu enplegu formazioari begira, langabezian dauden pertsonendako bereziki. Sakanan bi ikastaro eskainiko dira, “Competencias Clave” azterketa delakorako azterketak prestatzeari begira: gaztelania N2 ikastaroa (otsailaren 14tik ekainaren 8ra, astearte eta ostegunetan, 12:10etik 14:10era, Altsasun) eta matematika N2 ikastaroa (osailaren 13tik ekainaren 9ra, 11:00etatik 13:00etara, astelehen eta ostiraletan, Altsasun).  

Nazioarteko komertzioari buruzkoa
Eta, bestetik, komertzio eta marketing ikastaro bat eskainiko da, 390 ordukoa, oraindik zehaztu gabeko ordutegian. Ikastaroaren izena ondokoa da: Nazioarteko komertzioaren kudeaketa administratiboa eta finantzieroa: nazioarteko finantzaketa, nazioarteko ordainketa erak eta ingeles profesionala. Ikastaroa Fundacion Nueva Gestionek emango du, Arbizuko Utzuganen.