Natur parkea Pirinioetako eremu babestuen sare bat sortzeko Europako proiektu batean

Guaixe 2016ko abe. 26a, 09:42

Urbasa-Andia natur-parkea, Nafarroako beste lau natur gunerekin batera, Green proiektuaren barnean daude. Haren helburua Pirinioetako babestutako naturaguneen sare bat sortzea da, haien artean arteko lotura egonkorrak sortuz eta “sareko kudeaketa” egiteko. Horrela, zenbait alderdi hobetu ahalko dira, antzeko kontserbazio-arazoak aztertzeko partekatutako diagnostikoak egiteko.

2 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua du proiektuak, haren % 65 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatuta Interreg V POCTEFA programaren bidez. Proiektuaren barruan mendilerroa hartzen duten estatuetako babes-eremuen kudeatzaileen artean ezagutza eta jardunbide egokiak trukatzeko ekintzak sartzen dira, Nafarroako Gobernuak ere kide da. Hurrengo hiru urteetan eremuen kudeaketako efizientzia hobetu nahi da ingurumeneko balio batzuekin eta antzeko arazo batekin.