Errege kabalkadak ilbeltzaren 5ean

Guaixe 2017ko urt. 4a, 14:34

Meltxor, Gaspar eta Baltasar ekialdeko erregeak bidean dira. Ilbeltzaren 5ean, ostegunean, Sakanara iritsiko dira. Errege segizioari dagokion harrera egiteko kabalkadak prestatzen ari dira ibarrean. Karga-karga egina iritsiko da segizioa Sakanara. Izan ere, erregeen morroiek txikienen gutunak jasoak izanen dituzte ordurako: Olatzagutian ilbeltzaren 1ean, igandean, 18:00etan, kultur etxean, Altsasun ilbeltzaren 3an, 19:00etan, Burunda pilotalekuan eta Lakuntzan, oraindik zehaztu ez den egunean.

Bidez okertu ez daitezen eta bidea egoki adierazteko ostegun horretan makina bat txikik faleak edo farak edo zarata ateratzeko edozer gauzarekin zarata ateratzen ariko dira. Hemen gaude adierazteko haien modua da. Eta hurrengo egunean errege eguna dela. 11:30etik aurrera hala ibiliko dira Irañetan eta Lizarragan eta arratsaldez, berriz, Etxarri Aranatzen, Iturmendin eta Altsasun. Azken horretan opilen banaketaren bidez faradunen erregea aukeratuko dute. Opilean sorpresa opatzen duenak Eneritz Regilen lekukoa hartuko du. Bera buru dela, herrian barna haur segizio zaratatsuak erregeen etorrera iragarriko du. Altsasuko ohitura hori 1974ean berreskuratu zuten Enrike Zelaiak eta Luis Mari Lopez de Goikoetxeak.

Herria Ordua Tokia
Irurtzun 18:30ean Eliza
Uharte Arakil 18:30ean Manuel Goikoetxeren zurgindegitik, Zerradoa
Lakuntza 18:00etan Ibai aldetik
Arbizu 18:00etan Udaletxea
Ergoiena 18:00etan Lizarragako elkartetik. Lizarragan buelta egin ondoren, Dorraora –harrera elkartean– eta Unanura –harrera plazan– joango dira, bukaeran Lizarragako elkartean afaltzeko
Etxarri Aranatz 19:00etan Eliza
Bakaiku 18:00etan Beheko basotik
Iturmendi 15:00etan Fara-joleak plazan
  19:00etan Pilaraldetik
Altsasu 17:30ean Farejoleen errege zozketa plazan
  19:00etan Kabalkada, Lanbide Heziketako Sakana Institututik
Olatzagutia 18:30ean Autobus geltokitik
Ziordia Zehaztu gabe Texeria kalea