2016 urteari agur eta 2017 urteari ongi etorria, mendian

Guaixe 2016ko abe. 29a, 09:43
Sakanako mendizaleak Beriainen

Mendi tontorrak, mendizaleen topaleku egun seinalatuetan

Urtea mendi tontorrean bukatu eta hasteko ohitura zabala da gurean. Aurretik ditugun egun seinalatu hauetan mendira jotzea, oso hedatua dagoen kontua da, urtea ongi despeditu eta hurrengo urteari ongi etorria emateko. Urtea despeditzeko Aizkorri, Trinitatea eta Aralar dira ohikoenak. Lakuntzarrek Aralar aldera joko dute, Lakuntzaskoarrira. Eta urteari ongi etorria egiteko, askok Aralarko San Migelera, Beriainera eta beste joko dute.

Errege Egunean Beriainera
Errege Egunean Sakanako Mendizaleak Beraiain itzotzeko ohitura dute, bertan azkenengo turroiak eta goxoak dastatzeko. Bestalde, Altsasuko Mendigoizaleek Bargagainera jotzen dute urteko lehen igandean, urteari ongi etorria ematera. Aurten lehenengo igandea ilbeltzaren 1a denez, ilbeltzaren 8ra atzeratu dute Bargagainera joateko deialdia.

Urteari agurra eta ongi etorria mendian
Trinitatea. Abenduaren 31n, larunbatean, Irurtzundik, 9:00etan. Irurtzungo Iratxo eta Pikuxar elkarteak antolatuta, txokolatada eta Trinitatera igoera. Aurten 11. edizioa izango da. Iratxo mendi taldeko finalista eguna izanen da.

Aizkorri. Abenduaren 31n, larunbatean. Altsasuko Mendigoizaleek eta Olaztiko Sutegik deituta.

Balankaleku. Abenduaren 31n, larunbatean, Ataboko langatik, 8:30ean, Dantzaleku Sakanako mendi atalak deituta.

Lakuntzaskoarri. Zabalarte mendi elkarteak antolatuta, abenduaren 31n, larunbatean, VII. Lakuntza-Eskuarri igoera eginen da. Irteera goizeko 8:00etan, plazatik. Hamaiketakoa eginen dute.

Beriain. Ilbeltzaren 6an, ostiralarekin, 9:00etan Unanutik. Sakanako Mendizaleak taldeak antolatuta, Errege Egunean urtero egin ohi duten bezala.

Bargagain. Ilbeltzaren 8an, domekan, Altsasuko Mendigoizaleek antolatuta. Urteko lehen igandean –aurten 8ra atzeratu dute, lehen igandea ilbeltzaren 1a delako– Bargagainera jotzen dute altsasuarrek, 8:00etan aterata. Goian hamaiketakoa eta festatxoa.