Ibarrak toki inbertsio planetik 1.865.932 euro jasoko ditu

Guaixe 2016ko abe. 23a, 12:45

Sakanako Mankomunitateak, Irañetako Udalak eta zuntz optikoa jarriko duen enpresak jasoko dute.

Sakanako Mankomunitateak joan den urtean 2016ko aurrekontua egiterakoan aurreikusita zituen hainbat inbertsioetarako diru-sailik ez zuen jarri. Lan horiek egiteko Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza behar du eta 2015ean diru hori jasoko zen zehaztu gabe zegoenez, ez zen aurrekontuetan jaso. Horregatik, ibarreko erakundeak lastailaren 26an egindako bilkuran hainbat aurrekontu moldaketa egin zituen. Haietako bi diru handikoak. Ordurako Mank-ek bazekien inbertsio horiendako foru administrazioaren laguntza izanen zuela.

Izan ere, Nafarroako Gobernuak hilaren 13an onartu duen 2017-2019 aldirako toki inbertsioen plana arautzen duen legeak Sakanan inbertsioak aurreikusten ditu. Legean jasotakoaren arabera, ibarrera bideratutakoaren %79,5 Sakanako Mankomunitatearen lau proiekturendako izanen da, Hondakin Bilketa Zerbitzuko eta Ur Zerbitzuko bina proiekturendako.

Erakundea Erakundea Diru-laguntza Noiz
Mank Iribas-Irurtzun hoditeria 488000 2017
Mank Urdalur sarea Ihabar-Irurtzun 400000 2019
Mank Kopostatze planta, 2. fasea 538450 2017
Mank Garbiguneak 56082 2017
Irañetako Udala Ur biltegia 188000 2019
Enpresa bat Ekai-Uharte zuntz optikoa 203400 2019
    Guztira: 1865932