Mank-ek kudeatzaile berria du

Guaixe 2016ko abe. 27a, 13:00

Azaroaren 21az geroztik Itziar Iribarren Rekarte da Sakanako Mankomunitateko kudeatzaile berria. Dagokion lan-deialdia gainditu ondoren eskuratu du lanpostua. Joan den urtean idazkari-kontu-hartzaile postua Cristina Ziaurrizek bete zuen. Ibarreko erakundean ilbeltzerako aurreikusten da Ur Zerbitzuko teknikari berria lanean hastea. Egun hauetan probak egiten ari dira. Heldu den urtean Hondakin Zerbitzuko teknikari postua betetzea aurreikusten dute Mank-en.