Aralarko Gabonetako elizkizunak, igandean

Guaixe 2016ko abe. 23a, 14:02

Pazko eguna eta Urteberri eguna igandearekin direnez, igandean 12:30ean izango dira elizkizun horiek.

Gabon bezperan gaude. Ohiko ospakizunekin batera, Gabonetako elizkizun bereziak izanen dira egunotan gure herrietan. Aurten Pazko eguna eta Urteberri eguna igandean direnez, igandearekin ospatuko dira elizkizunak. Aralarko Santutegiko Mikel Gartziandia kaperauak azaldu digunez, igande honetan Pazko eguneko meza elizkizuna 12:30ean hasiko da, Aralarren, eta Urteberriko elizkizuna, berriz, hurrengo igandean, ilbeltzaren 1ean, 12:30ean.