Kalera, Kalera! Tourrean oinez, laisterka, patinekin edo bizikletan parte hartzeko aukera izanen da. Herriz herri txandakatuz edota gehituz, ibarraren ekialde eta mendebaldetik abiatutako adarrak Etxarri Aranatzen batu arte. Behin Etxarrin kantu eta kandelekin ekitaldia eginen da.
Kalera, Kalera dinamika preso politiko izandako talde batek sustatu du eta Euskal Herrian barna hainbat ekimen egiten ari dira. Guztiekin Euskal Preso Politikoen Kolektiboari (EPPK) babesa azaldu, “herri borroka sustatu eta preso guztien kaleratzea zein iheslari guztien itzuleraren beharra exijitu” nahi dute. Dinamikaren sustatzaileek diotenez, “iragana den gatazka armatuaren ondorioak erabakitzeko inolako mugimendurik gabeko bost urte” izan dira azkenekoak.
Eta tarte horretan presoen gaiak “atzera egin” duela nabarmendu dute. “Gaur egun espetxeetako egoera aurreko urteetakoa baino larriagoa da”. Presoei ezartzen zaien legeria “salbuespenean, neurrigabekerian eta mendekuan dago oinarrituta”. Eurena beste ekimenen osagarri ikusten dute eta “helburua lehenbailehen denak ateratzea” dela adierazi dute. “Kalera, Kalera! Espetxeak husteko exijentzia da, baita bakea eta askatasuna irabaztekoa ere”. Aldi berean, “euskal gizarteari presoen aldeko kalera atera dadin” eskatu dute.
Ordutegiak
Irurtzun 10:30
Etxarren 10:46
Zuhatzu 11:01
Satrustegi 11:07
Hiriberri 11:20
Ihabar 11:32
Irañeta 11:45
Uharte Arakil 12:01
Arruazu 12:21
Lakuntza 12:36
Arbizu 12:49
Etxarri Aranatz 13:00
Ordutegiak
Ziordia 10:45
Olatzagutia 11:15
Altsasu, benta 11:37
Urdiain, benta 12:04
Iturmendi 12:18
Bakaiku 12:27