Jostailu zaharren dendan dantzari

Guaixe 2016ko abe. 26a, 09:25

Abenduaren 28an, asteazkenean, 18:30ean Irurtzungo kultur etxean.

Errusiako Uralen eskualdeko Ekaterinburgo hiritik heldu da Irurtzunera Destvo dantza taldea. 20 dantzari gaztetxok osatutako taldea da. Dantza modernoa eta klasikoa uztartzen dituen Erloju magikoa ikuskizuna eskainiko dute. Eguberri garaian, urtezahar egunean hain zuzen ere, kokatzen da ikuskizuna, jostailu zaharren denda batean.  

Dendako langileak urtea despeditu aurretik guztia behar bezala uzteko gogoz lan egin dute. Egitekoen artean munduaren ordua ziurtatzen duten erlojua agerian utzi hautsa kendu eta ordua ongi dagoela begiratuko dute. Lanak despedituta langileak badoaz, baina denda barruan Maria eta Pedro geldituko dira. Haiek harrituta ikusiko dute jostailu zaharrak bizia hartu eta eguberri zuhaitza edertzen segituko dutela. Haren ondoan dagoen musika-kutxa zabaldu eta jostailuek munduko dantza guztiak dantzatuko dituzte. Gauerdia gertu dela erlojuak festarako doinua joko du.

Jostailu gaizto batzuk festa inoiz ez bukatzea nahiko dute eta horreko erlojuaren pieza bat lapurtuko dute. Gainera, eguberri zuhaitza eta jostailuak apurtuko dituzte lagunekin batera. Maria eta Pedro erlojua bere zeregina betetzeko laguntza bilatuko dute.

Taldea
1990an sortu zen Destvo dantza taldea, Sormen Palazioaren barruan. Gaur egun dantza eskolan 4 eta 21 urte bitarteko 200 haur ikasten ari dira. Hiru irakasle eta bi laguntzaile ditu eskolak. Euren errepertorioan sorterriko, Uraletako, folklore dantzak, dantza modernoa eta nazioarteko dantza klasikoak daude. Olesya Petrasen zuzendariak makina bat sari irabazi ditu bai sorterrian, bai atzerrian.