Olentzero marrazkien modelo

Guaixe 2016ko abe. 23a, 14:37

Ziordiko liburutegiak antolatuta Olentzero marrazteko lehiaketa antolatu zen herenegun eta atzo. Liburutegiak berak materiala jarri zuen eta txikiek han bertan sortu behar izan zituzten ikazkinaren irudia. Jaso dira lanak eta gaurko hitzordu berria dago liburutegian,  19:00etan, oparien banaketa eginen baita.

Altsasun, bestalde, liburutegiko kristaletan hainbat Olentzeroren makina bat marrazki ikusi daitezke. Haren etorrera sustatzen duen batzordeak ikastetxeetako ikasleak ikazkina marraztera animatu zituen eta, esan bezala, jasotako lanak ikusgai daude.