25 album egile

Guaixe 2016ko abe. 23a, 14:29
Joan den urtean album ilustratuen tailerrean parte hartu zuten haurrak eta emaileak. Argazkia: Iortia kultur gunea.

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatu du, Etxepare sariaren egitasmoaren barruan, haurrak album ilustratuetara gerturatzeko tailerra antolatu du gaurko. Izena 6 eta 10 urte bitarteko 40 haurrek eman zuten baina soilik aurreneko 25k parte hartuko dute, gehienezko kopurua hori baitzen. Altsasuko Iortia kultur gunean, 17:00etan, Aitziber Alonso ilustratzailearekin eta Yolanda Arrieta idazlearekin elkartuko dira. Haiekin, hitza eta irudia lotuz, album bat nola egiten den ikasiko dute. Gainera, etxera haren zati bat eramanen dute.