Juan Luis Maiza 17.a Larragan

Guaixe 2017ko urt. 9a, 15:58

Juan Luis Maiza.

Erregeetako Krosean (7,4 km) 215 korrikalari lehiatu ziren eta Said Aitaddi (21:19) eta Alejandra Arribas (28:30) gailendu ziren

Sakandarrak Larragako Erregeetako Krosean (7,4 km)
1.Said Aitaddi: 21:19
17.Juan Luis Maiza (Etx): 27:59
30.Jorge Iradi (Alts): 28:56
33.Mikel Lakuntza (Alts): 29:23
79.Luis Flores (Lak): 32:12

Igandean Larragako Erregeetako Krosa (7,4 km) jokatu zuten 215 korrikalarik. Calatayudeko Said Aitaddik irabazi zuen, bosgarren urtez jarraian eta errekor berria ezarrita (21:19). Emakumezkoetan Alejandra Arribas izan zen azkarrena (28:30). Sakandarren artean Juan Luis Maiza etxarriarrak sekulako lasterketa egin zuen eta 17.a sartu zen helmugara (27:59).