Etxarrengo Jose Javier Zabaleta atzelariarekin bikotea osatu du Danel Elezkanok Binakakoan. Ostiralean, Eibarren, Urrutikoetxearen eta Imazen kontrako partidan –16 eta 22 gailendu ziren Elezkano eta Zabaleta– kolpea hartu zuen Elezkanok eskuin orkatilean. Zehazki, eskuin orkatilako lotailu bat hautsita duela ikusi zuten medikuek asteartean egindako erresonantzia magnetikoan. Aspeko Txema Urrutia medikuaren iritziz, hiru edo lau aste beharko ditu berriz ere jokatu aurretik. Bitartean, Erik Jakak ordezkatuko du Elezkano.
Hortaz, igandean Joseba Ezkurdia eta David Merinoren kontra Logroñon jokatuko den partidan, Erik Jaka izango du bidaide Jose Javier Zabaletak.