Abenduaren 31n Iruñeko Baiona Etorbidean San Silbestre Irristaketa proba jokatu zen. Irristalari sakandarrek primerako maila eman zuten, gazteen mailan zeuden 6 sarietatik 3 Sakanara etorri baitziren. Emakumezkoetan Sakanako Iratxe Lapuente ziordiarra izan zen txapelduna eta, gizonezkoetan Yeray Goikoetxea Garziandia etxarriarra. Oier Ormazabal Ijurra etxarriarra bigarrena sailkatu zen.
Aipatzekoa da irristaketa denboraldiari ilbeltzaren 28an emango zaiola hasiera eta urrian despedituko dela.